Gazteak eta Drogak


Euskal herriko nerabeak goiz hasten dira drogak kontsumitzen, horrek ondorio batzuk ekar ditzakete gazteengan, hainbat arrazoi daude gazteak kontsumitzen hasteko, drogak gizarte edo lagun taldearekiko onarpena lortzeko helburuarekin hasten dira kontsumitzen normalean, baino horrez aparte, drogak hartzeko orduan beste hainbat arrazoi egon ahal dira.


Gazteek kontsumitzeko nahia sortzen dituzten egoerak

  • Substantzien gehiegizko erabilera nerabearen familian.
  • Buruko gaitz, depresio, edo arreta/hiperaktibitatea.
  • Bizi izandako egoera traumatikoren bat.
  • Autoestima  baxua edo gizartearen kontrako sentimenduak izatea.


Gazteen droga kontsumoaren ondorioak

Nerabeak probatzen dituzten lehenengo substantziak legalak izaten dira normalean, lortzeko errazagoak izaten direlako, erraz lortzen diren bi droga ezagunenak alkohola eta tabakoa dira. Drogak kontsumitzen hasten diren gazteak ez dituzte drogek izaten dituzten ondorioak kontuan hartzen, baino horrek ez du esan nahi ondoriorik ez direla egongo.

Hemen dauzkagu gazteen drogen erabilerak dakarren ondorio batzuk.

-Droga-menpekotasuna: Drogen erabileraz abusatzen duten nerabeek haien bizitzako geroagoko etapetan kontsumitzeko arrisku handiagoa izaten dute.

-Irizpide-falta: Nerabezaroko droga erabilera, interakzio sozial eta pertsonaletako irizpide faltarekin lotzen da askotan.

-Jarduera sexuala: Droga-erabilera askotan arrisku altuko jarduera sexualarekin lotzen da, kondoia ez erabiltzearekin eta haurdunaldi ez planeatuarekin gehienbat.

-Buru osasuneko gorabeherak: Droga-erabilerak zail dezake buruko osasuneko gora beheren arriskua, eta depresioa handi dezake.

-Drogatuta gidatzea: Edozein drogaren efektuaren azpian gidatzea gidariaren trebetasuna oztopa ditzake, gidariak, bidaiariak eta errepideko beste pertsona batzuk arriskuan jarriz.


-Eskola-errendimenduan aldaketak: Drogen-erabilerak errendimendu akademikoaren jaitsiera ekar dezake.

Droga kontsumoaren gainean nola hitz egin nerabeekin


Argi dago nerabe guztiak ezberdinak garela, gazteekin drogen erabilerari buruz hitz egin nahi dugunean, momentu egoki bat erabaki behar dugu hitz egiteko, momentu ona bilatzeko, kontuan hartu gaztea mugikorra erabiltzen egongo ez dela, entzun behar izango zaituen momentu bat erabaki eta ez sahiatu inoiz drogatuta dagoenean harekin hitz egiten.

Drogei buruz hitz egiteko aholku batzuk.

  • Galde iezaiozu zure semeari zein den bere ikuspuntua, oso garrantzitsua da nerabeak drogen aurrean duen ikuspuntua zein den entzutea, ez eman txapa, horren ordez entzun itzazu haren iritzia eta galderak. Ziurtatu egia esaten ari dela momentu oro.
  • Zintzotasuna sustatu. Manten ezazu lasaitasuna eta azal iezaiozu gai honetaz hitz egin nahi duzula arduratzen zaituelako.
  • Drogak kontsumitzeko edo kontsumitzeari usteko arrazoiak eman, eztabaidatu nerabearekin drogak hartu edo hartzeari utzi beharko dion eta azaldu nola eragin ahal duen droga kontsumoak, osasunean edo kirola egiteko orduan adibidez.
  • Komunikabideek drogei buruz ematen dituzten mezuak kontuan hartu eta gaztearekin komentatu.
  • Gaztearentzat droga kontsumoa arazo bilakatzen bada eta kontsumoa utzi nahi edo behar badu lagunen presioa jasateko moduak eztabaidatu eta zure laguntza eman.
  • Zure droga-erabileraren gainean hitz egiteko presta zaitez, pentsa zer esango diozun zure semeari zure gazte garaiko droga kontsumoaren inguruan galdetzen badizu, drogak kontsumitu bazenituen azaldu esperientziak erakutsi dizuna eta ez bazenituen kontsumitu azaldu zergatik.


Nerabeen drogen gehiegizko erabileraren ohartarazpen zeinuak

Adi egon hurrengo zeinuren bat behatzen ba duzu nerabean.

  • Lagunen bat-bateko aldaketa drastikoak, amets-patroien aldaketak, eta itxura fisikoa, koordinazioa edo eskola-errendimenduko aldaketak.
  • Jarrera arduragabea, juizio txarra eta oro har interesik eza.
  • Familiarengandik urruntzea.
  • Botika ontzi presentzia (gaixotasunik egon gabe) edo zure seme nerabearen gelan drogen parafernalia egotea.


Nola lagundu nire seme-alaba droga arazoak izaten baditu

Susmatzen baduzu edo jakiten baduzu zure seme nerabeak drogekin arazoak izaten hasten dituela hainbat gauza egin ahal dituzu laguntzeko.

  • Harekin hitz egin. Ez da inoiz goizegi nerabeekin drogei buruz hitz egiteko. Drogeen noizbehinkako erabilera gehiegizko erabilera edo mendetasuna bihur daitekela, eta legezko nahiz osasun-arazoak eragin ditzakela azaldu.
  • Bilatu laguntza profesionala. Zure seme nerabea drogen erabilera larrian dagoela uste baduzu, komunika zaitez mediku edo psikologo batekin laguntza emateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude