Drogak uzteko laguntzak

Drogak uzteko pausuak laguntzaren bitartez

  • Arazo bat dagoela aitortu behar da.
  • Laguntza eskatu.
  • Familiari eta lagunei laguntza eskatu.
  • Tratamendu psikologiko aproposa hartu.
  • Etxe barruan ez geratu.
  • Kirola egin.
  • Kausa sozialetan parte hartu.
  • Entretenitzeko ekintza ezberdinak egin.

Zergatik izaten da zaila drogak uztea?

Droga bat hartzeari uzten diozunean, zure gorputza eta burua aldaketa bat nabaritzen dute. Denbora luze batean gaixo sentitu zaitezke eta drogak hartzeko gogoekin.

Abstinentzia sindromea.

Sindrome honek gorputzean erreakzio fisikoak eragiten ditu. Pertsona batek adikzio bat duenean eta kontsumitzeari uzten dionean agertzen da abstinentzia sindromea.

Utzi daitezke laguntzarik gabe?

Adikzio ahndi batera heltzen denean oso zaila da pertsona batek bere kabuz drogak uztea. Horregatik, laguntza eskatzea oso garrantzitsua da.

Nola jakin daiteke adikzioan erortzen zaudela?

Hainbat sintoma ematen dira, adibidez; tolerantzia handitzen bada, hau da, kantitate gehiago edo egun gehiagotan hartzen bada efektu berdina lortzeko edo kontsumoaren kontrola galtzen denean. Gainera, askotan droga hartzeari uztea saiatzen da, baina ez da lortzen. Denbora gehiago ematen zaie drogekin zerikusia duten gauzei eta ondorioz, beste gauza batzuei ez zaie garrantsi handirik ematen, hala nola, familiari, lagunei, lanari edo ikasketei… Adikzio batean erori zara, kontsumitzen jarraitzen baduzu naiz eta kaltegarria dela jakin.

Kasu errealak

Sam Greenwood 33 urte ditu eta drogak erabiltzen hasi zen nerabezaroan izan zuen depresio baten ondorioz, zortzigarren kurtsoan bere buruaz beste egitea pentsatu zuen. Bakardadearen sentimendua kendu ahal zion substantzia bat bilatu izan zuen. Bi sobredosi izan ondoren bere emaztea laguntza eskatzea erabaki zuen, tratamendua eman ondoren eta hainbat berrerortze izan eta gero, drogetatik ateratzea lortu du.

Brooke Feldman 37 urte ditu eta bere ama heroinari menpekotasuna zion, Brooke 4 urte zituela hil egin zen eta honek bakardade sentimendua eragin zion. Bere nerabezaroa osasun zentro eta adingabeen zentrotan igaro zuen. Drogak kontsumitzen hasi zen, bere lagunak drogetan hasi zirenean tratamendua bilatzea erabaki zuen.

Zach Siegel 29 urteko idazle bat da, alkohola edaten hasi zen 13 urterekin, geroago pilulak hartzen eta erretzen hasi zen. Adierazi zuen, drogek bere buruarekin ondo egoten laguntzen ziotela, drogak hartzen jarraitu zuen bere gurasoek tratamendu bat bilatu zuten arte. Drogetatik ateratzen gehien lagundu ziona familia eta lagunak izan ziren.

Jacques Hargrove 64 urte ditu eta drogetan hasi zen unibertsitatean zegoela, bere anaiak heroina injektatzera bultzatu zuen, adikzio horren ondorioz, drogak saltzen eta hartzen hasi zen. Bere lagunak gartxelatuak izan ziren drogak saltzeagatik eta orduan, edaten hasi zen. Graduatu zenean edateari gutxinaka utzi zion eta drogetatik guztiz atera zen azkenean.

Drogak uzteko laguntzak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude