Kokaina

Zer da?

Kokaina nerbio sistema zentraleko droga estimulatzaile bat da. Bere formula kimikoa C17H21NO4 da.

Koka hostotik ateratzen da, Hego Ameriketako landare bat da, eta bertako indigenek gosea, tripako minak eta beste gaitz batzuen aurka erabiltzen zuten.

Eragina:

Eragina berehalakoa da: autoestima eta norberaren buruarekiko konfiantza igotzen du, hitz egiteko erraztasuna eman eta kilikatu egiten du. Eraginak erlatiboki gutxi irauten du (30-60 minutu), amaitzean hartzaileak antsietate handi bat pairatzen du beste dosi baten beharragatik. Epe luzera, kontrolik gabeko erabilerak menpekotasuna, buruko arazoak eta heriotza eragin dezake, bai eragin fisiko zuzenengatik, suizidioagatik edota istripuagatik. 100 miligramo gutxi gorabehera hartzen badituzu,bi minutuko efektua egingo dizu eta hiru minutu pasa eta gero kokainak ematen dizun euforia pasatzen da. Dosi oso handietan kontsumitzen baduzu, euforiaz aparte arazo psikologikoak sortzen dira: paranoiak eta ezinegona. Megalomania eta hipersexualitate krisiak sortzen ditu, hau da, lotsa galtzen duzu eta edozer gauza egiteko prest zaude. Adrenalina igoera daukazu. Psikoestimulatzaileek, kokainak besteak beste, euforia eragiten dute eta neurrian hartuz gero, garuna martxan jartzen dute.

Droga honek tonu orokorra suspertzen du eta ulermena hobetzen du. Honetaz aparte errendimendu mentala handitzen eta depresioa murrizten du. Guzti honek harremanak izateko laguntzen du.

Medikuntzan oso kasu berezietan baino ez da erabiltzen eta egun ez da anestesia lokal gisa erabiltzen. Oso patologia berezi eta ez-ohikoetan, narkolepsian edo bat-bateko lo sakoneko krisian esaterako, oraindik ere erabiltzen da.

Baina ondorioak ez dira beti atseginak izaten; pertsona batzuei barne-haustura, ezinegona eta insomnioa eragiten die oso dosi txikiak hartu arren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude