MONGIAK

Zer da?

Perretxiko mota batzuek psilozibina eta psilozina dituzte, haluzinazioak eragin ditzaketen substantziak dira. Dosi altuetan erabiltzen direnean, perretxiko horiek LSD drogaren antzeko ondorioak eragin ahal dituzte.

Perretxiko haluzinogenoak freskoak edo lehorrak izan daitezke (deshidratatuak). Jendeak jateko janariekin nahasten dituzte zapore mingotsa ezkutatzeko edo infusio moduan edaten dira.

Eragina?

Perretxiko haluzinogenoen eraginak 30-45 minuturen buruan hasten dira. 6 ordu iraun dezakete. Bidai bat leuna izan daiteke, pertsona lokartuta edo erlaxatuta utziz. Baina dosi altuek edo perretxiko indartsuenek haluzinazioak, antsietatea, paranoia eta urduritasuna eragin ditzakete. Pertsonak denboraren, espazioaren eta errealitatearen pertzepzio distortsionatua izan dezake. Gehiegizko dosi batek psikosia izenez ezagutzen den iraupen luzeko buruko afekzio bat eragin dezake.

Bidaia bakoitzaren iraupena eta intentsitatea aldatu egiten da, perretxiko haluzinogenoa zein indartsua den eta zenbat hartzen den kontuan hartuta. Bidaia bat azkenean zer bihurtzen den ere kontsumitzailearen gogo-aldartearen, nortasunaren eta itxaropenen araberakoa da.

Bidaia batzuk dibertigarriak izan daitezke, baina beste batzuk ideia beldurgarriak sortzen dituzte: kontrola galtzea, paranoia bizia, izu erasoak eta heriotzari beldurra. Perretxiko haluzinogenoekin, oso zaila da pertsona bakoitzak zer nolako bidaia izango duen aurreikustea. Ezin da bidaia bat bukarazi perretxikoaren efektuak bere bidea jarraitu arte, eta hori irentsi eta ordu batzuetara gerta daiteke.

Onddo haluzinogenoen ondorio fisikoen artean, honako hauek sartzen dira:

  • Goragaleak eta gorakoak
  • Bihotz-maiztasuna, tentsio arteriala eta gorputz-tenperatura handitzea
  • Muskuluen ahultasuna
  • Logura
  • Koordinazio falta
  • Begi-ninia dilatatuak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude